XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta kontu handiz hautsa kenduz putz eginez, beti ere agian baliteke idunea bere luzera osoan jarraitu eta, honela, ale guztien ordena zehatza bermatzea.

Aleak, sail bakoitza banatzen den heinean zenbait sortaz osaturiko gerriko bat osatzeko, halako batean, hamabi jostorratz eta hamabi hari, batera, eduki nituen lanean, tokian bertan jos daitezke berriro edo, egokiago oraindik, aldez aurretik plastilinazko geruza mehe batez estali den kartoi batera alda daitezke denak, banaka.

Metodo honek abantaila handi bat dauka: falta diren edo zalantzako leku batean jarririk dauden aleei dagozkien hutsuneak, beharrezko luzeeran manten daitezke.

Asko landutako gauzetan, aleak aurkitu diren bezala pasatzea ezinezkoa denean, oharrak idatziz hartu eta kordaketa aurrerago egin behar da, ez ordena zehatzean, alez ale, jatorrizko eredu eta taxuketaren arabera baizik.

Ehotze hau lan astun eta aspergarria izango da, eta arazoa konpontzeko bide zuzena aurkitu arte, aurretiazko saiakera-lana egin beharko da.

Iduneko txiki batean, adibidez, baliteke ale bakoitzeko hiru hari edukitzea beharrezkoa izatea, xerrendak bortxatu gabe aleak bere tokian egotea nahi bada.

Batzuetan ere, egin beharreko lana konponketa bada, hautsi edo falta diren zatiak berreratu, berrosatu beharko dira.

Behin batean, xulatuta zeuden urreztatutako makilatxoez banandutako ale-sortak zituzten eskutur- eta orkatilako-multzo bat aurkitu nuen.

Banaketa hauen egurra guztiz desegina zegoen, urrezko azala soilik gelditu zelarik; beraz, molde egokiko egurrezko pusketak egin nituen, jostorratz gori batekin zuloak egin (...)